XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuriñe-ren barreak, negar bihurtu ziran.

Edurne-ren poza, nahigabe.

Koldo-ren alaitasuna, ezin egon.

Dirua falta zan.

Lehenengo, Koldo ta Edurne hasi ziran euren jatekoak, urriagoak egiten.

Gero, behar eban guztia ezin emon Zuriñe-ri.

Etxe errenta ordaindu behar zan.

Argia, jatekoak....

Jateko gitxia zala ta, gurasoen tristura ta hasarreak zirala ta, Zuriñe ez zan ondo hasi.

Beti miñen bat, sarritan negarrez.

Amak legez.

- Etxe hontan ezin bizi leiteke!.

Dana da zarata, desordena!.

Eta ateari kolpe handi bat emonaz, Koldo tabernara joaten zan.

Zenbat holako gizonez dagoz tabernak beteta!.

Zorigaitzak jota, nahigabeak eroandakoak... baina, ta egia esan behar da, gizonki burrukan egiten jakin ez dabenak.

Ardaoa, holango gizonentzat, igespide, eskapismo bat besterik ez da.

Esaten dan legez, hegopean burua estaltzea.

Eta egun baten tabernan....

- Zu, Koldo.

Negozio bat daukat zutzat.

- Zein negozio?.